'La bicicleta verde' filma ikusteko aukera izango da gaur

http://www.youtube.com/watch?v=kOdbmo5vR6Y

La bicicleta verde (Wadjda)filma proiektatuko dute gaur arratsaldean (17:00etan) Heltako lokalean (Karaez, 2). Filma Haifaa Al-Mansour zuzendariaren iloba baten bizitzan oinarritzen da. Wadjdak hamar urte ditu eta gizarte tradizional batean bizi da, hain tradizionala bizikletan joatea bera ere debekatuta dagoela. Hala eta guztiz ere, haur jostaria, alaia eta ekintzailea da eta baimendutakoaren eta debekatutakoaren muga-mugan ibiltzen da beti. Wadjdak bizikleta bat nahi du bere lagun Abdullahrekin lehiatzeko baina bere amak ez du uzten, bizikletak emakumearen duintasunarentzat arrisku bat dela iritzita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.