
50 bat lagun bildu ziren Lezoko plazan
Lezon ere bildu ziren atzo arratsean, plazan, 20:00etatik 20:30era 50 bat lagun Arkaitz Bellon euskal presoaren heriotza salatzeko, eta sakabanaketa politika amai dadin eskatzeko. Belloni gertatutakoaren gaineko irakurketa politikoa egiteaz gain, hurrengo egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu zituzten herritarrak.