'San Juan' galeoiaren bizkarrezurra Ondartxon da
Pago enbor ikusgarria. Ia 16 metrokoa eta 8.000 kilo ingurukoa. Ondartxoko ontziolaraino iritsi berri da eta horixe erabiliko dute Albaolako kideek San Juan galeoiaren gila eraikitzeko. Urbasatik ekarri dute enborra, trailer batean Trintxerperaino, eta kamioi txikiagoan Ondartxoko ontziolaraino sartu ahal izateko. Enborra San Pedrora ekarrita, gertuago dago galeoia eraikitzen hasteko eguna. Baleontziaren lehen pieza izango da, garrantzitsuena, gila egingo dutelako lehenik, ondoren horren gainean galeoiaren egitura osatzen joateko. Litekeena da datorren astean ekitea baleontziaren eraikuntzari.