Nahikoa laguntza bilduta, materiala biltzeari utzi dio kaltetuen aldeko plataformak
Urtezaharreko sutean kaltetutako familien alde lanean ari den plataforma materiala biltzeari utzi diola iragarri berri du. Esan dutenez, ” kaltetutako familien beharrak asetzea” lortu dute, eta aurrerantzean, aurretik hitzartutako materiala baino ez dute jasoko. Asteartetik aurrera itxita egongo da, beraz, Ziriza etxea. Modu honetan bildutako material guztia antolatzeari ekingo diote, dirua biltzen jarraitzeko antolatuko dituzten ekimenak antolatzeko: merkatu txikiak, tonbolak eta bestelakoak.