Karta sozialaren gainean, eztabaida taldeak egingo dituzte
Karta soziala lantzen ari dira herrietan, eta baita Errenteria-Oreretan ere. Datorren asteei begira, eztabaida taldetan banatuko dira, eta batzarrak egingo dituzte karta hori osatzen joateko.
Larunbat honetan, hilak 8, emakumea gaia landuko dute batzarrean, 09:30ean, Erdiguneko auzo elkartean. Hilaren 13an (osteguna) hezkuntzaren gainean ariko dira, 18:00etan, toki berean. Hilaren 17an, berriz, ingurumenaren gaineko batzarra egingo dute, 19:00etan, Mikelazulon.
Horrez gain, Galtzarabordako bizilagunekin elkartuko dira, 19:00etan, hilaren 12an (asteazkena) eta Alabergakoekin, hilaren 18an (asteartea), auzo elkartean bertan.
Bilera horretan herriko agente sozial eta sindikal guztiak bildu nahi dituzte “aldaketa politiko eta sozial bat eraikitzeko; Euskal Herrian gizarte eredu bat bermatuko duena eta pertsona guztien eskubideak aitortuko dituena”.
Bilera horien bidez, batu eta puntu komunak bilatu nahi dituztela aurreratu dute antolatzaileek, “kaleko mobilizaziorako aktibatzeko”.