Elkarretaratzea Herriko Plazan
Arkaitz Bellon euskal presoaren senideei elkartasun osoa adierazi eta “une lazgarri hauetan” babesa eta berotasuna helarazi diete Errenteria-Oreretako Herriko plazan bildu diren hamarnaka lagunek. Elorrioko euskal presoaren heriotzaren erantzule zuzena “espetxe politika gizagabe eta krudela” dela salatuta, “sakabanaketa politika honekin amaitzeko” galdegin dute elkarretaratzean. Kalera ateratzea ezinbestekoa dela esan dute azkenik elkarretaratzearen deitzaileek, “sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko”, eta herritar guztiak deitu dituzte mobilizatzen jarraitzeko. Horren harira, bihar Donostiako Udalaren aurrean 12:00etan deitutako elkarretaratzearekin bat egitera deitu dituzte herritarrak eta baita bihar arratsaldez herri guztietan egingo direnekin ere.
Elkarretaratzea Herriko Plazan