Denboralearen kalteak aztertzeko bilera hasi da Donostian
12:45ean hasi da Donostian, asteburuko denboraleak Gipuzkoak eragin dituen kalteak aztertu eta neurria adosteko erakundeen arteko bilera. Hondarribiko eta Pasaiako alkateak dira parte hartzaileen artean.
12:45ean hasi da Donostian, asteburuko denboraleak Gipuzkoak eragin dituen kalteak aztertu eta neurria adosteko erakundeen arteko bilera. Hondarribiko eta Pasaiako alkateekin batera, honakoek hartuko dute parte: Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia, Garbiñe Errekondo Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatua, Maider Ziganda, Modernizazioko eta Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Donostiako, Zarauzko, Orioko, Zumaiako, Debako, Getariko eta Mutrikuko alkateak eta zinegotziak, Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria, Teresa Ruiz Ecenarro Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen Kostaldeetako ordezkaria eta David Candelario Pasaiako Portuko Departamentuko burua.