Elkartasun jaialdirako txartelak bihartik aurrera eros daitezke
Hilaren 21ean eta 22an elkartasun jaialdi handia antolatu dute Tirntxerpen, Urtezaharreko sutean kaltetutako familiei laguntzeko. Kontzertua 15:00etan hasiko da bi egunetan, eta 04:00ak arte iraungo du. Sarrerak bihartik aurrera eros daitezke, ondorengo tokitan: Trintxerpen Tomas eta Caserio tabenetan; Bidebietan, Nueva York tabernan; Altzan, Ipotx tabernan eta Donostiako Parte Zaharreko Donostirocken. Kontzertua iragartzeko kartelak ere bihar jarriko dituzte.