Judas Arrietaren lanak enkantean jarri dituzte webgune batean

Judas Arrieta. Enkantea

Arrietaren margoa

Judas Arrieta artista hondarribiarraren hiru lan enkantean jarri du Interneteko Setdart.com arte galeriak. Artista garaikideen lan hautatuak erakutsi eta saltzen ditu Setdart.com webguneak eta oraingoan, besteak beste, Arrietaren lanak dituzte enkantean, manga margoak denak. Horietako bat dagoeneko saldu egin dute. Irudian ageri den lana artistaren Kaiju Art Serie lan multzokoa da eta hilaren 12ra arte saiatzeko aukera dago; 700 euroan baloratu dute lana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.