Ficobako jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko jardunaldietako plaza guztiak bete dira

Bihar (osteguna) eta etzi artean Ficoban egingo dituzte jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko jardunaldiak. Hala, udalak jakinarazi du, bertarako prest zituzten 80 plazak bete egin direla, “seinale ona da hori, adierazten baitu interes handia pizten duela horrelako topaketa batek. Espero dugu edukiek balio izatea profesionalen prestaketa zabaltzeko”, esan du Pedro Alegre udaleko Kirol arduradunak. Jarduerak nagusiki udaletako teknikariei, lehen mailako osasun langileei, osasun publikoko langileei, soinketako irakasleei eta eskola kiroleko koordinatzaileei daude zuzenduta, baita kirol zentroetako (enpresak  eta gimnasioak) zuzendariei ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.