Zilbeti eta Mendiaundi eremuak, Irungo Txingudi Ekoetxean
Zilbeti eta Mendiaundi. Bizitzaren balioa izeneko erakusketa jarri dute Txingudiko paduretako interpretazio zentroan, Txingudi Ekoetxean. Bi lur eremu horien balioak ezagutarazteko argazki erakusketa da, biak Europak babestuak, baina biak harrobi egitasmoekin mehatxatuak. Otsailaren 28ra arte dago zabalik erakusketa, ondoko ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era. Sarrera doan da.