Zintzilik irrati libreko hiru saioetako kideak bildu eta jaialdia antolatu dute Trintxerpeko Mogambo aretoan Taupada Fest izenarekin. Antolatzaileek esan dutenez, “musika azkarrarekiko” eta “letra kritikoekiko” zaletasunak bultzatuta antolatu dute kontzertua. Lau taldek joko dute kontzertuan: Zarauzko
Thrashgression taldeak
Endless Pollution diskoa aurkeztuko du; Bartzelonako
Addenda taldeak, Hamato Yoshi talde portugaldarrarekin batera grabatutako azkeneko singlea aurkeztuko du;
Gaitze talde azkoitiarrak, berriz, soinu “punk gordin eta amorratuak” ekarriko ditu Mogamboko taula gainera, eta
Control de plagas
Gaitze
bilbotarrek beren azken diskoa aurkeztuko dute. Festa bukatzeko DJ Naturistak eta DJ Krashek girotuko dute jaialdia. Jaialdia hilaren 22an izango da, 22:00etan. Txartelak 5 euro balio du.