‘Satisfaktion’ lana
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako bigarren saioa igande honetan (hilak 9) izango da, oraingoan
Satisfaktion lana ikusteko aukera izango dute herriko antzerkizaleek. Khea Ziater taldeak taularatuko du udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da areto nagusiko sarreran.
Satisfaktion lanean bere bizitzako aukera galdu eta gero oholtza gainera itzuli den antzezle baten kontuak kontatzen ditu. Krissen paperean Maria Urzelai aktore bergararra ariko da. Formatu ttikiko euskarazko lana da ikusgai izango dena. Antzerkiak 55 minutuko iraupena izango du. Iaz Donostiako Poltsiko Antzerkiko Sorkuntza saria eskuratu zuen.