Gipuzkoako Foru Aldundiak
Herritarrekin. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan (2011-2013) liburua aurkeztu zuen atzo Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Oarsoldeko eta Bidasoko aurkezpena izan zen atzokoa, Gipuzkoako lehena. Lanean Imanol Azkue Ibarbia egileak bildu ditu herrialdean 2011-2013an izan diren herritarren parte hartze saioak, gaia edozein izan dela ere. Hala, horretan, Bidasoko nahiz Oarsoaldeko esperientziak kontatu ditu, Irungoak, Oiartzungoak, Pasaiakoak, Lezokokoak eta Errenteria-Oreretakoak.
Pasaiako, Errenteriako eta Irungo udaletako ordezkariak, aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendari Arantza Ruiz de Larrinaga, eta egilea bera izan ziren atzoko aurkezpenean. Parte hartzeko “eskubidea” paperetik “praktikara” eraman dutela esan zuen aldundiko ordezkariak, eta hori jasotzen dela, besteak beste, liburuan.
Julen Mendoza, Arantza Ruiz de Larrinaga eta Imanol Azkue, atzoko aurkezpenean