Auzapeza eta Perea familia
Maria eta Luis Perea hendaiarrek diamantezko ezteiak ospatu dituzte gaur. Ezkondu zirela 60 urte bete direnean, “bai” esan diote elkarri berriz ere, eta horren lekuko Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapeza izan da. Pereatarrak 1954an ezkondu ziren Antony (Frantzia) herrian. Ospakizuna bukatzeko, auzapezak eta Perea familiak topa egin dute.