577 langabe gehiago daude Oarso Bidasoan
Erabat Bidasoko Hiri Behategiak Lanbideren datuetan oinarritutako datuen arabera eman dituen datuek azaldu dute Oarsoaldean eta Bidasoan, urtarrilaren 31n, 11.805 langabe zeudela, 2013ko abenduaren 31n baino 577 gehiago. Horrela, Bidasoan 6.148 pertsona daude lanik gabe egun (%16,79ko tasa), eta Oarsoaldean, berriz, 5.663 (%16,51). Iazko epe berberean Bidasoan 6.346 pertsona zeuden lanik gabe (%17,33), eta Oarsoaldean 5.829 (%16,99). Hortaz, urte batetik bestera, %3,12 jasi da langabeen kopurua Bidasoan eta %2,85 Oarsoaldean.
Bidasoa eta Oarsoaldean, hurrenez hurren, Gipuzkoan langabezia tasarik altuena duten eskualdeak dira. Hirugarren tokian dago Deba Barrena, %15,59ko tasarekin. Tasarik txikiena duten eskualdeak, txikienetik hirugarrenera, Goierri (%12,17), Debagoiena (%12,4) eta Urola Kosta (%13,2) dira. Herrialdean orotara 48.816 lagun daude lanik gabe: %14,41.