Koordinazio talde bat sortu dute diru bilketa egiteko

Martxoaren 29an egitekoak dira diru bilketa herriko auzo guztietan Trintxerpeko sutearen kaltetuei laguntzeko. Joan den astean Merkatuzarren bildu ziren, diru bilketa hori antolatzeko. Hogei lagun bildu ziren. Koordinazio lantalde bat osatu zuten, eta zazpi lagun daude bertan. Diru bilketa egiteko norbanakoen, auzo elkarte eta bestelako eragileen laguntza beharko dutela aurreratu dute, eta auzo bakoitzerako hamabost bat lagun beharko dituztela. Kale animazioa egitea ere onartu zuten, eta horretarako ere laguntza eskatu diete herritarrei. Laguntzeko prest daudenek alkatetza[a bildua]errenteria.net helbidera idatzi beharko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.