Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Itsasoak leku gehiago eskatu du

admin
Bidasoa
2014/02/03
Denboralea Hondarribian

Kai Zaharreko espigoiko petrila hautsi zuen itsasoak larunbat gauean

Kalte handiak eragin ditu asteburuko denboraleak Hondarribian, ez beste lekuetan bezain bestekoak, baina handiak. Farolako bidea erori da eta olatuek gogor astindu zuten Butroi pasealekuko murrua, Kai Zaharreko hondartzako petrila puskatzeraino. Larunbat gauean jo zuen gogorren baina atzo arratsaldean ere olatuek busti zuten Butroi pasealekua. Gaur, kalteak zenbatzeko eta garbiketarako unea da. Bitartean, larunbat eguerditik Jaizkibelen desagertuta dagoen bizilagunaren bila segitzen dute. Farolako bidean eragindako kalteak dira larrienak. Euriaren eraginez errepidearen zabalera osoa hartzen duen zati bat jauzi da Ramon Iribarren pasealekuko etxebitzen atzeko aldera. Zaila izango da puskatutakoa konpontzea; gehiago erori ez dadin zer neurri hartu, hori da erakundeek orain duten premia. Noski, farolarako errepidea guztiz moztuta dago. Olatuei dagokionez, Uxoa taberna parean petrila altxatu zuten eta Kai Zaharreko hondartzara jaisteko eskaileren ondokoa erabat puskatu. Ura tabernako terrazaraino ailegatu zen eta hondar asko eraman zuen berarekin. Igande goizean garbitzen ari ziren langileek azaldu zutenez “barrura ez zaigu sartu, terrazaraino bakarrik”. Butroi pasealekuko eremu askotan pilatu zen hondarra, baina etxebizitza eta tabernetan ez zuen kalterik eragin.
Denboralea Hondarribian

Erraz igo ziren olatuak pasealekura

Ingurura kalteak ikustera joandako batzuek gogoratzen zuten garai batean hondartzara iristeko hogei eskailera jaitsi behar zirela eta egun bost baino ez hondartzara iristeko. “Askoz beherago zegoen, eta hondarra kentzen ez den bitartean berriro gertatuko da”. Bentako aparkalekura ere erraz sartu zen ura, baina kalte handiegirik sortu gabe. Iazko udan draga ontzi bat izan zen inguruan lanean, baina Hondarribia eta Hendaia arteko ibilbidea egiten duen ontziak Bentaraino iristeko modua izateko behar zena baino ez zuen garbitu. Hondartzan, hareatza osoa urez bete zen larunbat gauean. Hondartzako azpiegiturak babesteko hondarrezko murrua egina zuten eta, urak une batzuetan gainditu zuen arren, itsasoaren indarra baretzeko balio izan zuen. Garbiketa lanak egin beharko dituzte, baina ez dirudi gehiago beharko denik. Aurreko astean bezala, asteburuan ere ur azpian geratu dira baratz asko. Aurreko astekoa lehortzeko modurik ez eta, Kostaz gaina, Amute eta Jaitzubiko baratz eremuetan ur asko pilatu da, baita aireportuko pistaren alboko zelaietan, baina pistan eragin gabe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.