Hamargarrenez egingo dute Irunen Ume bat, zuhaitz bat ekimena, martxoaren 15ean. 2013an Irunen jaio den haur bakoitzeko zuhaitz bat landatu nahi dute egun horretan Ibarlan, Siuseko muinoan, Horretan parte hartzeko epea zabalik dago, hilaren 3tik 14ra. Hala, izena emateko Irundik 010 telefono zenbakira dei daiteke; bestela,
udalaren webgunetik ere eman daiteke izena. Baina udalak ohartarazi du jada guraso batzuek oniritzia emanda diotela ekimenean parte hartzeari, haurra jaio zenean bete zituzten agirien artean adostasun hori zegoelako.
2004an hasi ziren Irunen ekimen hori egiten. Ordutik 3.693 zuhaitz landatu dituzte. Iaz izan zen urterik oparoena, 475 landaketarekin. Udalak martxoaren 15ean autobus zerbitzua jarriko du interesdunentzat, eta ekitaldia amaitutakoan diploma bana emango dute.