Etxekoak jokoz kanpo geratu eta gero, Orio garaile Hondarribiko jaitsieran

Hondarribiko trainerua 2014ko otsailaHelmugan denborarik onena egin zuen, baina deskalifikatu egin zuten Hondarribia, larunbatean herrian bertan egin zen Hondarribiko  XIV. Traineru Jaitsieran. Buia bat istriborretik utzi zuten etxekoek, horregatik deskalifikazioa. Hortaz, Gizonen Senior Mailan helmugan onena Orio izan zen 22:05 denborarekin, eta jarraian Portugalete (22:13), Astillero (22:27:22), San Pedro (22:27:72) eta San Juan (22:44) sailkatu ziren. Emakumeen Senior Mailan San Juan izan zen lehena 15:43 denborarekin, Hibaika (16:02), Orio (16:16) eta Badalonaren aurretik (18:30). Beteranoen Mailan Zumaia izan zen garaile. Eguraldi aldetik arratsalde oso zaila izan zen larunbatekoa, hortaz, arraunlariek gogoz egin behar izan zuten lan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.