Osinbiribileko txakurren parkea
Irungo Udalaren arabera, aurki zabalduko dute Osinbiribil parkean txakurrentzako gunea. Artiako kanalaren ondoan dago, eta 3.128 metro koadroko azalera du. Horren ondoan eserlekuekin eta mahaiekin beste gune bat osatzen ari dira. Hala, aste honetan txakurrentzako parkearen itxitura egingo dute, eta belarra moztuko dute. Hori egindakoan prest egongo da parkea.
Lanen aurrekontua 14.883 eurokoa da, eta Cristina Laborda Obra eta Bide Publikoko zinegotziak adierazi du egitasmo gauzatu dela bertako bizilagunek hala eskatu zutelako
Alkatea auzoetan ekimenaren barruan.