Arramendi eta San Agustin elkarteetako batzar orokorrak

Pontikako eta Agustinetako auzo elkarteek ohiko batzarrak izango dituzte datozen egunetan. Arramendi Pontikako elkarteak ostegun honetarako, hilak 6, deialdia egin du: lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 18:30ean. 2013eko ekitaldiaren berri emango dute: jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta Gida Batzordea berritzea. San Agustin elkartean, berriz, ostiralean, hilak 7, izango dute bilera, 17:30ean lehen deialdia eta bigarrena 18:30ean. Batzar horretan 2013ko ekitaldiaren berri emateaz gain, jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta Gida Batzardea berritzea ere eztabaidatuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.