Kontsumo Arduratsuaren Azoka egin dute
Udalak eta Lezoko ikastetxeek antolatuta Kontsumo Arduratsuaren azoka egingo dute gaur Saldise plazan 10:0etan hasi eta 14:00ak arte. Bigarren aldia izan du azokak eta helburua, herritarrek hondakinak murriztu eta haien artean berrerabilpena bultzatea izan du. Ikastetxeek ikasturtean zehar egin duten lana erakutsi dute eta bertako kontsumoa bultzatzeko hainbat postu izan dira azokan, materialak berrerabiltzeko tailerra, herriko ikastetxeen Eskola Agenda 21eko postua eta Lezoko Udalarena. Hiri hondakinei buruzko azken proposamenak azaldu dituzte bertan.
Emaus Fundazioak, gizarte ekintza eta ingurumen lanetan egiten dituen objektuak erakutsi eta saldu ditu azokan halaber, horren adibide Sindesperdicio markaren postua izan da. Plasticoz egindako publizitate kartealk baliatu, berrerabili eta poltsoak bihurtzen dituzte. Gaxuxa emakume taldea, Itsas Gelak eta Erlemundua ekimenak ere izan dute tartea. Azken horiek eztiaren mundua ezagutzeko aukera eman dute.