Amets Arzallus eta Andoni Egaña, Trinketeko bertso afarian
Hilaren 22an bertso afaria egingo dute Irungo Behobia auzoko Trinkete ostatuan (Junkal Labandibar, 38) eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak izango dira bertan. Dagoeneko afaltzeko txartelak eros daitezke, 28 euroan. Joan nahi duenak telefonoz egin dezake erretserba, 943 62 12 88 telefonora deituta. Sagardotegiko menua izango da.