Santa Ageda koplak ez dira faltako Errenteria-Oreretan
Xenpelar bertso eskolak antolatuta, beste urte batez, Santa Ageda bezperako koplak kantatuko dituzte, asteartean, otsailak 4, Errenteria-Oreretan. Arkaitza tabernan bilduko dira, 1830ean, eta tabernaz taberna ibiliko dira hurrenkera honetan De Cyne Reyna, Txikikaia, Landare, Gailur, Sindikato, Paraiso, Arkaitza, eta Foru plaza. Xenpelarren omenezko eskulturaren aurrean kantatuko dute Ereintza taldearekin batera. Bi bertsolariren konpainia izango dute: Amaia Agirre eta Manex Mujika.