Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sakabanaketaren kontra batasuna Lezoko Udalean

admin
Bidasoa
2014/01/31
IATko langileak Lezoko Plenoan Lezoko Udalbatzak sakabanaketaren kontra egin zuen atzo EAJren eta EH Bilduren zinegotzien botoekin. Bi mozio eraman zituzten espetxe politikaren gainean plenora, bata EH Bilduk aurkeztutakoa eta bestea EAJk aurkeztutakoa. Biak aztertu eta biak bozkatuta aurrera egin zuten bi alderdiek proposatutakoak adostasunera iritsita. EH Bilduren mozioa onartuta, Espainiako Gobernuari sakabanaketa politikarekin amaitzea eskatuko diote, “sakabanaketak presoa bere ingurune sozial, afektibo, eta kulturaletik milaka kilometrora urruntzeaz gain, erasoak, isolamendua eta bestelako eskubide urraketak ahalbidetzen duelako”. Eskubide urraketa horiek presoei eragiteaz gain senide eta lagunei ere eragiten dietela nabarmendu zuen Miren Tarragona zinegotziak. Sevilla II espetxeko zuzendariari  eta Espetxe Erakundetako Idazkari Nagusia bertan dituzten presoek pairatzen dituzten muturreko bizi baldintzekin amaitzeko ere eskatzea onartu dute EH  Bildu koalizioaren mozioaren bidez. Halaber bat egin du udalak presoen eta euren senideen eskaerekin: Mugagabeko isolamenduarekin amaitzea; euskal presoak batera egotea; oinarrizko eskubideak errespetatzea; eta etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea. Azkenik, herritarrei mozioaren berri eman eta giza eskubideen eta bakearen defentsan antolatzen diren dinamiketan parte hartzera gonbidatzea onartu zuen udalak. EAJren mozioak presoak beren ohiko bizileuetatik hurbil diren espetxeetara hurbiltzeko prozesua hasteko eskatu zuen aurkeztutako mozioan. Gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak zein jarduera politikoengatik kondenatutako presoak askatzeko eskatu zuen, halaber. Euskal presoei espetxearen araudiaren arabera dagozkien onurak normaltasun eta tratu berdintasunez aplikatzea ere galdegin zien erakunde eskudunei. Seviila IIko zuzendaritzari bertan diren esukal presoek bizi duten mturreko egoerarekin amaitzeko neurriak hartzeko eskatu zion azkenik. EAJren mozioa, aurrekoa bezala, aho batez onartu zuen udalbatzak atzoko saioan EAJko eta EH BIldu koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin. IATko langileen eskaerak, argi berdea Pleno aretoa jendez gainezka izan zen atzo. Irungo  IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko zerbitzuko langileek mozioa aurkeztu zuten. Gipuzkoako udal guztietan aurkezteko asmoa azalduta Lezoko Udalari babesa eskatu zioten “Eusko Jaurlaritzaren aurrean bitartekari lana egin eta presatu dezan kontsezioa berak egina diolako TÜV Rheiland Iberica enpresari”. Milaka gipuzkoarrei eragiten dien gatazka konpontzeko  “egin ahalak burutzeko”eskatu zieten langileek udalari halaber. EAEko gidariei ibilgailuen azterketarako “IAT zentroa libreki hautatzeko eskubidea bermatzeko” egin beharreko gestioak egiteko ere eskatu zioten udalari langileek. Mozioak aurrera egin zuen EH BIlduko zinegotzien aldeko botoekin eta EAJko zinegotzien abstentzioarekin. 65 geldialdi egin dituzte eta  159 greba egunetik gora IATko langileek 2013ko ekainan hasita enpresari hitzarmena berritzeko eskatzeko. “Jarrera itxia” duela ordea enpresak azaldu zuten atzokoan pleno aretoan Irungo IAT zentroko langileek eta horren adierazle, gatazkak dirauen zortzi hilabeteetan enpresa behin baino ez dela langileekin bildu salatu zuten. Bonantza auzo elkartearen eskaera Lezo eta Donibane lotzen dituen bideak kezkatuta mozioa aurkeztu zuen Bonantza auzo elkarteak atzoko plenoan Donibane eta Lezoko 34 elkarteren babesarekin. Espaloia istuegia dela eta bizikletan joateko edo oinez arazoak sortzen direla ekarri zuen gogora sinatzaileen izenean plenoan arituz en kideak: “Bide hori arriskutsua da eta ezin dugu onartu horrela jarraitzea. Adundiari espaloia txukuntzeko da eskatzen dioguna. Horretarako Lezoko zein Pasaiako Udalei mozioa babesteko, eta aldundian eskatu nahi dugun bilerara gurkin batera bi udal ordezkari joatea eskatzen diegu”.EH Bilduk eta EAJk babestu zuten Bonantzak egindako eskaera. Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan mozioa aurkeztu zuen halaber EH Bilduk PPk borondatezko haurdunaldia eteteko aurreproiektua dela eta.  Gai beraren gaineko mozioa aurkeztu zuen halaber EAJk. Euskal presoen gairekin bezala, hemen ere bi mozioak aztertu eta biak onartu zituzten bi alderdiek aho batez.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.