Kontsumo arduratsuaren azoka hartuko du bihar Saldisek
Udalak eta Lezoko ikastetxeek antolatuta Kontsumo Arduratsuaren azoka egingo dute bihar Saldise plazan 10:0etan hasi eta 14:00ak arte. Bigarren aldia izango du azokak eta helburua, herritarrek hondakinak murriztu eta haien artean berrerabilpena bultzatea da. Ikastetxeek ikasturtean zehar egin duten lana erakusten dute halaber. bertako kontsumoa bultzatzeko hainbat postu izango dira azokan, materialak berrerabiltzeko tailerra, herriko ikastetxeen Eskola Agenda 21eko postua eta Lezoko Udalarena. Hiri hondakinei buruzko azken proposamenak azalduko dituzte bertan.
Emaus Fundazioak, gizarte ekintza eta ingurumen lanetan egiten dituen objektuak erakutsi eta salduko ditu azokan. Gaxuxa emakume taldea, Itsas Gelak eta Erlemundua ekimenak ere izango dute tartea. Azken horiek eztiaren mundua ezagutzeko aukera emango dute, eta 12:00etan hitzaldia eta ezti dastaketa egingo dituzte.
Bigarren eskuko azoka
Bigarren eskuko azoka egingo dute halaber, hileko lehen larunbatero bezala. Bigarren eskuko askotariko produktuak izango dituzte salgai bertan.
Azokara hurbiltzen diren herritarren artean ersoketak egiteko 1.100 poltsa berrerabilgarri banatuko dituzte.