Hungariako kaldereroak Trintxerpera heldu dira
Otsailaren 8an iritsiko dira Trintxerpera Hungariako kaldereroak, inauteria iragartzera. Konpartsan irten nahi dutenek bi entsegu dituzte datorren astean, asteazkenean 20:15etik 21:15era eta ostegunean, 19:30etik 20:30era. Bi entseguak Trintxerpeko alkateordetzan izango dira. Entseguetara zartagina eta mailua eraman behar dira. Otsailaren 8an, larunbata, 17:30ean abiatuko da konpartsa, Serafin Esnaola plazatik.