Euskal Herriko kontserbatorioetako ikasleek parte hartuko dute Klarinete Festan

Errenteria Musikalen eskutik, Klarinete Festa izango da larunbatean, 11:15etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskal Herriko kontserbatorioetako eta musika eskoletako klarinete ikasle eta irakasleek parte hartuko dute, eta 300 lagun inguru biltzea espero dute antolatzaileek. Horrez gain, klarinete eta osagarrien erakusketa izango da, msuika etxeen eskutik Sarrera doan da, baina tokia mugatua da. Zehazki, Errenteria-Orereta, Andoain, Zumaia, Tolosa, Donostia, Zumarraga, Mutriku, Legazpi, HOndarribia, Lezo, Oiartzun, Irun eta Beasaingo musika eskolek parte hartuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.