Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia, ostegunean

Bularreko minbiziaren prebentzioa eta tratamenduaren gaineko hitzaldia antolatu dute ostegunerako  Pasaiako Udalak eta Katxalin elkarteak. Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartea da Katxalin, eta minbizia garaiz detektatzeak duen garrantziaz jabetuta, informazioa zabaltzea du helburu hitzaldiak. Hitzaldia 18:30ean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.