EH Bilduk udal erronkak landuko ditu larunbateko herri batzarrean

EH Bilduk herri batzarra antolatu du larunbat honetarako, hilak 1, 10:00etatik 12:00etara, Xenpelar Etxean. Bilera horren ildo nagusia udal eremuari dagozkion erronkak lantzea izango da. Zentzu horretan, “herriko ezkertiar eta soberanista guztiak” deitu dituzte bilerara Azaroan ere egin zuten herri batzarra EH Bilduko militante eta aldekoek. Ordura arteko erronkak aztertu eta analizatu eta hurrengo urteei begirako erronkak definitu eta adostu zituztela adierazi du koalizioak. Orduan, ordea, hausnarketa esparru ez instituzionalera bideratu zutela esan dute: “EH Bildu eraldaketa sozialerako eta nazio eraikuntzarako tresna eta mugimendua den heinean, ordezkaritza politikoko instituzioetatik kanpo oso paper garrantzitsua jokatu behar du”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.