Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste podiumera igo dira Lasarteko krosean

Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste, podiumean

Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste, podiumean

Lasarteko Nazioarteko Krosseko 59. edizioa jokatu zuten joan den igandean. Haurtzaro Atletismo Taldeko kideek bertan parte hartu zuten eta emaitza onak eskuratu zituzten. Amaiur Errazkin eta Ane Etxebestek bigarren eta hirugarren postuetan bukatzea lortu zuten Kimuen Mailan. Guztira Haurtzaroko hamalau korrikalarik parte hartu zuten eta aipatzekoa da guztiek bukatu zutela lasterketa, ibilbidearen egoera ez baitzen xamurra izan, lokatza zegoen eta gogorra izan zen. Igande honetan, otsailak 2, Legazpira joango dira Haurtzaro Atletismo Taldeko zazpi korrikalari; Gipuzkoako Kross Txapelketa izango da jokoan. [box]Lasarteko Nazioarteko Krossa. Haurtzaro Atletismo Taldeko kideen emaitzak Kimuak, neskak 2. Amaiur Errazkin Lekuona 3. Ane Etxebeste Sanzberro Kimuak, mutilak 9. Eneko San Jose Arbelaiz 11. Ibai Lecertua Machon 63. Oier de Santiago Torres Haurrak, neskak 14. Alazne Garrido Zapirain 31. Intza Mitxelena Ugalde 40. Maider Castaño Coedo Haurrak, mutilak 22. Igotz Errazkin Lekuona 32. Mikel Zarranz Arruabarrena 41. Josu Ibarguren Elosegi Helduak, mutilak 10. Asier Urdanpilleta Larzabal 36. Jose Manuel Castaño Salazar Seniorrak, mutilak 52. Mikel Hoyos Sein [/box] http://www.youtube.com/watch?v=BUrIcH0oIsM
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.