Haurrentzako zenbait tailer antolatu dituzte Galtzarabordako kiroldegian otsailerako, eta lehenengoa larunbat honetan izango da: zirkuitu tailerra. Gainontzeko tailerrak otsaileko larunbatetan izango dira 17:00etatik 18:30era.
2001 eta 2008. urtean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta 2 euro ordaindu beharko dute harpidedunek, eta ez direnek, berriz, 6,5 euro.
[box]
Egitaraua
- Otsailak 1: Zirkuitu tailerra
- Otsailak 8: Kirol alternatiboak
- Otsailak 15: Kirol egokituak
- Otsailak 22: Inauteriko tailerra
[/box]