Presoen aldeko aldarria lantokietara eraman du LAB sindikatuak
Presoen eskubideen defentsa lantokietara eraman nahi du aurten LABek eta gaur horretarako propio landu duten materiala banatu duten enpresetan. Horrez gain, eguerdian, elkarretaratzea egin dute Buenavistako sarrerako biribilgunean, Espetxe politika aldatu, etxera eta Euskal presoak lantokietara lemapean.