Pasaia hiru jokalari berrirekin indartu da
Gogor ari dira zuri gorriak 3. Mailari eusteko borrokan, eta helburu horri begira hiru jokalari berri ekarri dituzte Pasaiara; Arrese, Alaves B taldetik, Zabaleta Hernanitik eta Garcia Beasaindik. Azken bi partidak irabazita, horietako bat Leioa liderraren kontra, jaitsiera postuetatik irten dira Pasaitarrak. Orain sailkapenaren 15. postuan dira, 23 punturekin. Hurrengo partida, Santutxuren kontra dute, igande goizean. Santutxukoak kontrario zuzenak dira, 26 punturekin, postu bat aurretik baitute sailkapenean.