EMKEren 150. urteurrena eta elkartasuna bat eginik
Musikeneko musika sinfoniko bandak kontzertu bat emango du larunbatean, otsailak 1, 20:30ean, Fatimako parrokian.
Trintxerpeko sutean kaltetutako familiei laguntzeko Musikeneko musika sinfoniko bandak kontzertu bat emango du larunbatean, otsailak 1, 20:30ean, Fatimako parrokian. Joseba Torre izango da zuzendaria. Kontzertu hori bandaren 150. urteurrenaren barruan dago.
EMKEk herri guztira zabaldu du kontzertura joateko deialdia, eta Fatimako parrokia betetzea du helburu “elkartasuna Oarsoaldeko bizilagunengan dagoela erakusteko”. Kontzertuan diru bilketa egingo dute kaltetutako familiei laguntzeko.
Era berean, talde hori entzuteko aukera bakarrenetako bat izango dela gogorarazi du EMKEk.