XX. Kultur Astea antolatu du Pasaiako Udal Euskaltegiak
Santa Ageda bezpera iristearekin batera urtero gertatzen den legez, Pasaiako Udal Euskaltegiak kultur astea antolatu du, euskara euskaltegitik kalera eraman asmoz. Aurtengo kultur asteak XX. aldia du. Hona egitaraua:
[box]
Otsailak 2, igandea: Egun pasa Gasteizen, Mintzalagunekoen eskutik.
Otsailak 3, astelehena: Hitzaldia: Irribarreak, besarkadak eta jarrera baikorra, Luis Oiartzabalen eskutik, 09:30ean.
Otsailak 4, asteartea: Santa Agedako koruak Gudarien Enparantzatik aterako dira, 19:00etan, Arkaitz Oiartzabal eta Jokin Uranga bertsolariekin. Ondoren afari-merienda.
Otsailak 5, asteazkena: Mintzalagun saria jaso zuen Elkartea film laburraren emanaldia. Ondoren egileekin solasaldia, alkateordetzan. 19:00etan hasiko da emanaldia.
Otsailak 6, osteguna: Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentalaren emanaldia Arkaitz Astiazaranen eskutik, 09:30ean.
[/box]