Mexikoko turismo ordezkaritza bat Oiartzunen izan da

Mexikoko turismo ordezkaritza Arditurrin

Mexikoko turismo ordezkaritza Arditurrin

Mexikoko turismo ordezkaritza bat Oiartzunen izan zen joan den igandean. Arditurriko meategiak bisitatu zituzten Guanajuto estatuko turismo idazkariarekin. Baliabide turistiko bihurtutako meategien adibidea ikustea izan zen euren bisitaren arrazoia, beraiek ere euren herrian gisa horretarako proiektuak aurrera eramateko. Harrera egitera Oiartzungo Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari hurbildu ziren.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.