Holly Odell folk musikariak joko du Banako tabernan, larunbatean

Holly Odell Goi mailako folk musika entzuteko aukera izango da asteburuan Hondarribian, Holly Odell musikari estatubatuarrak emanaldia eskainiko baitu larunbatean, otsailak 1, Banako tabernan, 20:30ean hasita. Estatu espainiarean bira egiten ari da eta eskarmentu handiko musikariz inguratu da horretarako. Sarreraren prezio 5 euroan jarri dute. Holly Odell Gipsy Grass Band taldea honako musikariek osatzen dute: Holly Odell (fiddle eta ahotsak), Lluis Gomez (5 sokako banjoa eta fiddle), Oriol Gonzalez (mandolina), Maribel Rivero (baxua). Ez da lehen aldia Odell eta Gomez elkarrekin aritzen direla, aurreko bira batean Barcelona Bluegrass taldearen laguntza izan baitzuen Odellek (ikusi beheko bideoan).  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.