Gobernuko delegatuak "iraintzat" hartu du Espainiako banderaren kokapena

Espainiako bandera Oiartzungo udaletxean

Espainiako bandera Oiartzungo udaletxean

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak Espainiako bandera Oiartzunen nola kokatu den kritikatu du El Correo egunkariak argitaratu duenez. Urkijoren iritziz, “adar jotzea” eta “benetako iraina” da Oiartzungo Udalak Espainiako bandera nola jarri duen. Udalak larunbata zuen Espainiako bandera jartzeko azken eguna. Horren aurrean eta eskualdeko beste herrietara ere Espainiako bandera jartzeko aginduaren inguruan agerraldi bateratua egin zuten alkateek. “Eraso horri herri moduan erantzungo” diotela nabarmendu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.