Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ainhoa Zabalo: "Atez atekoaren arrakastaren gakoa herritarren jarrera eta inplikazioa da"

admin
Bidasoa
2014/01/28
Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartige

Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartige, gaurko agerraldian

2013ko maiatzean atez ate hondakinak biltzeko sistema abian jarri zenetik birziklatze tasa hirukoiztu egin da Lezon, %28tik %85ra igo da, udalak eman dituen datuen arabera. Horrek udalari 200.000 euroko aurrezkia ekarri diola gogorarazi du Ainhoa Zabalo alkateak, eta horregatik lezoarrei eskerrak eman dizkie: “Atez atekoak emaitza bikainak utzi dizkigu. Atez atekoaren arrakastaren gakoa herritarren jarrera eta inplikazioa izan da”. Datuon berri emateko, eta Lezoko etxeetan atez atekoaren informazioarekin banatuko duten informazio orriaren berri emateko agerraldia egin du gaur goizean Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak, Eneko Lartige Ingurumen zinegotziarekin batera. Bertan alkateak esan du birziklatze datuak espero baino altuagoak izan direla, baina datu horiek “berretsi· egion behar direla uste du alkateak, “erronkari eutsi behar diozue lezoarrok, maiatzetik hona azaldu duzuen jarrerarekin eta prestutasunarekin jarraitzera animatzen zaituztet”. Datuak Birziklatzearen gorakadak udaleko kontuetara onurak ekarri dituela berretsi du alkateak, betiere laugarren edukiontziarekin alderaketa eginez: “Laugarren edukiontziaren sistemarekin alderatuta, 203.000 euroko aurrezkia lortu dugu. Urtero-urtero izango dugun aurrezkia da hori”. Eta aurrezki horren xehetasunak eman ditu alkateak, denak urtebetekoak: UTErekin zuten kontratuan 28.614 euro aurreztu ditu udalak (hondakinak jasotzen dituen enpresa da UTE); San Marko Mankomunitateari ordaintzen zaion kuotan 172.357koa, eta horrez gain, atez atekoarekin lortutako diru sarrerekin (paper, kartoi eta ontzien salmenta) urteko 62.731 euroko diru etekina aurreikusi du udalak (horri kendu behar zaio biohondakinek sortu duten gastua, 33.032 eurokoa urteko; hortaz, gaien salmentari biohondakinen gastua kenduta, aurrezkia 29.699 eurokoa da). Hortaz, aurrezki metatua 230.670 euroan jarri du udalak UTEren eta San Markoren aurrezpen,  eta gaien salmentaren artean. Atez atekoaren ezarpenaren gastuen berri ere eman ditu alkateak; horiek aurrezki metatuari kendu behar zaizkio atez atekoaren etekin garbia ateratzeko. Ezarpenaren gastuak, orotara, 306.000 eurokoak izan  dira (kamioiaren erosketa, zintzilikarioak, ontziak, poltsak, larrialdi guneak eta bestelako gastuak daude horren barruan), baina gastu hori hamar urtean amortizatuko denez (27.529 euro urteko), atez atekoaren garbia 203.000 eurora iritsi da. Are gehiago, hasierako inbertsioa “bi urteren bueltan” amortizatuko dela ziurtatu du alkateak. Datuen azalpenarekin bukatzeko, Zabalok nabarmendu du bi lanpostu berri sortu direla atez atekoarekin, “hori ere harro egoteko modukoa da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.