Hipoteka eta desjabetzeen inguruko hitzaldiak emango dituzte

Hipoteka eta desjabetzeen berri emateko Gizarte Zerbitzuek hitzaldi sorta bat antolatu dute, asteazken honetan hasi eta otsailaren19ra bitartean. Auzoz auzo egingo dituzte hitzaldiak. Guztiak 18:00etan hasiko dira. Hipoteka bati abala ematearen inguruko azalpenak emango dituzte: abal emailearen erantzukizuna, abalik gabeko hipoteka lortzeko baldintzak eta abalista eta hipotekari ez zorduna izatearen arteko ezberdintasunak. Alternatibak ere proposatuko dituzte: etxebizitzaren balioaren %100 kubritzerainoko mailegu pertsonala, erosketarako aukera ematen duen alokairua… Herentziak ere aipatuko dituzte, eta zehazki, horrekin lotuta, fidantzan oinordekoei transmititzeaz. [box] Hitzaldiak
  • Hilak 29, asteazkena: Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 5, asteazkena: Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 10, astelehena: Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 11, asteartea: Pontikako Arramendipe erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 13, osteguna: Beraungo Bienvenido erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 18, asteartea: Alabergako La Magdalena erretiratuen elkartea.
  • Otsailak 19, asteazkena: Olibeteko Beti Bizkor erretiratuen elkartea.
[/box]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.