Gimnasta gazteen lana oholtzan
Tximeleta taldeak antolatuta, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako, Donostiako eta Usurbilgo 80 bat gimnasten lana ikusteko aukera izan zen larunbatean Elorsoro kiroldegian. Bigarren aurre-fasea izan zen, kirolari horiek txapelketara joango dira.
“Lan gogorra egin ondoren, ilusio handiarekin ipini ziren epaileen aurrean, haien lana gogoz defendatuz eta lan bikaina erakutsiz. Gimnasta guztiei zorte on opa diegu eta garrantzitsuena, disfrutatzea eta ilusio handi honekin jarraitzea”, azaldu dute Tximeletako kideek.