Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskaldun berriaren balada

admin
Bidasoa
2014/01/27
Barakaldokoa naiz eta daukat paro obrero, horregatik euskaltegira noa ni egunero. Errealitateak mila, ikasleak adina. Egunero-egunero AEKn ikasten duten herritarrak ikusten ditut ikasgeletan sartzen eta ikasgeletatik ateratzen. Batzuetan gozatu egiten dut, baina besteetan sufritu ere bai! Zenbat galdera, zenbat zalantza. Goizero goizero AEKn bezero, batzuetan ero, besteetan bero. Baina ez dut milagro handirik espero! Hauxe izaten da zenbait ikasleren jarrera, aldakorra. Batzuetan eskoletara gogotsu sartu, baina burumakur ateratzen dira. Baina beste batzuetan irribarretsu ateratzen dira, euren buruarekin harro. Nekatuta etortzen dira asko, eguna lanean pasata, etxera joatean egin behar duten guztia buruan dutela. Baina etorri egiten dira. Egun askotan pentsatzen dut hau dela inutila, nik ez daukat kulparik ez banaiz abila. Hau da hau makila, aditz klase pila, hitzak beste mila, «animo mutila» esaten dute baina ez da hain fazila. Eta arrazoi dute, ez da hain fazila. Baina inork ez zuen esan hala zenik. Askotan, ikasleek egiten dituzten galderek grazia egiten didate. Arrazoiaren arrazoia jakin nahi dute. Mila galdera egiten dituzte; irakasle askori sekula bururatu gabeko galderak! Hizkuntzaren zirrikituetan galtzen dira, pixkanaka aurrera urratsak eginez. Ideia hau nire buruan ez dakit noiz hasi zen, baina batzuetan ez naiz hemen gehiegi dibertitzen. Lau gauzak izen bat dute eta gauza batek lau izen. Kokoteraino nago klaseak aditzen, pegatak ipintzen eta dirua biltzen. Eta hau ere egia. Eta ikasleei aitortu beharrekoa. AEK ez da euskaltegi hutsa, eta ez da hizkuntza bakarrik irakasten. Harreman mota berriak egiten dituzte ikasleek, euskaraz. Eta bertsoak entzuten dituzte eta euskal filmak ikusi. Eta taloak egin. Nola sartu nintzen ez dut konprenitzen, lan on bat bilatzeko ez badu serbitzen! Eta honetan ere arrazoi, tamalez. Baina geroz eta jende gehiagok ikasi eta erabili, orduan eta behar handiagoa sentituko dute ez dakitenek. Hortaz, jarrai dezagun lanean, goizero goizero AEKn bezero. Batzuetan gogotsu, bestetan nekatuta. Batzuetan asmatuz eta besteetan okerrak eginez. Miraririk espero gabe, lanean, urratsak eginez. Euskaldun berriaren komeriak, balada gozo bilakatu arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.