Asteazkenean emango dizkiete Morlanseko etxebizitzetarako giltzak kaltetuei
Gaur bertan sinatu dituzte Morlansko babes ofizialeko etxebizitzetako kontratuak Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunek, eta Ane Piñeiro bozeramaileak HITZAri aurreratu dionez, asteazken honetan, hilak 29, emango dizkiete etxebizitzako giltzak.
Gaur bertan sinatu dituzte Morlansko babes ofizialeko etxebizitzetako kontratuak Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunek, eta Ane Piñeiro bozeramaileak HITZAri aurreratu dionez, asteazken honetan, hilak 29, emango dizkiete etxebizitzako giltzak. Sei hilabetez erabili ahal izango dituztela gaineratu du, eta denbora hori pasatuta ikusiko dutela kontratuak berrituko diren ala ez. Beharra zeukaten 26 familia identifikatu dituztela jakinarazi du Piñeirok, eta horiek izango direla etxebizitza horietara joango direnak.
Bitarte horretan, etxebizitzarengatik ez dute alokairurik ordainduko; bai, ordea, bestelako gastuak: komunitatea, ura, argia, gasa eta bestelakoak.