Jose Antonio Santano alkatea hurrengo ostegunean, hilak 30, Alde Zaharreko bizilagunekin elkartuko da, 19:30ean, Urdanibia plazako garai bateko ospitaleko hitzaldi aretoan. Alkatea auzoetan ekimenaren hamaseigarren geldialdia izango da.
Azken bilera Arbesen izan zuen alkateak, eta
udalaren webgunean bilera horrek utzitakoa argitaratu dute, baita udalak hartu dituen konpromisoak ere.