Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa herrian jokatuko dute heldu den larunbatean, otsailak 1. Edonork parte har dezake txapelketan; horretarako Amazkar, Miren edo Makutxo tabernetan eman behar da izena, bestela Girizian bertan txapelketa hasi aurretik. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu.
Gipuzkoako txapelketarako txartela lortuko du bikote irabazleak; baina sariak ez dira horretara mugatzen. Zozketak, bazkariak, oroigarriak… ere izango dira. Parte hartzaile guztien artean, gainera, hainbat sari zozketatuko dituzte; hala nola, Amazkar eta Kastro-Berri tabernetan bazkari edo afaria, Ritxar arrandegiak bina kilo langostino eta almeja eskainiko ditu, Museo del Vino tabernak otar bat eskainiko du, Garmendi txokolategian gosaltzeko aukera, Elorsoroko termetarako bi sarrera…