Bertan behera geratu da mosaikoa
Pasaian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko egitekoak ziren mosaikoa bertan behera geratu dela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Horren arrazoia eguraldia izan dela adierazi du. Ez dute zehaztu noiz egingo duten berriro.

Donibaneko plazan biltzekoak ziren mosaiko erraldoi bat egiteko gaur, 12:00etan. “Pasaian euskaraz bizitzeko nahia duen jendea edota euskaraz bizitzeko bide horretan ahalegina egiten ari den jendea biltzeko ekitaldia” izango zela aurreratu zuten.
Donibaneko Prest! euskara taldeak, Kuadrillategik, Pasaiako Irrien Lagunak-ek, ikastetxeek, euskaltegiek, merkatariek eta udalak deitua zuten ekitaldia.