Batelak ere, bertan behera
Bihar Errenteria-Oreretan egitekoa zen Gipuzkoako Batel Ligako estropada bertan behera geratu dela jakinarazi du estropada horren antolatzaile den Hibaika arraun elkarteak. Arrazoiak eguraldia eta errekaren egoera izan direla azaldu du: errekak emari handia duelako eta enborrak eta bestelakoak jaisten direlako. Bihar, gainera, hondoko itsasoa altxatuko dela espero dute, eta horrek ere olatuak eraman ditzake Oiartzun ibaira.
Udaberrian Batelen Liga aurrera ateraz gero, orduan izango dira berriro batelak Oiartzun ibaian.