Xabier Susperregi eta Andoni Odriozola
Sahara eta Palestinako ipuinak argitaratu du Oiartzungo Udalak; Astralamustrika bildumako zortzigarren zenbakia da. Bi herrialde horietako ipuinak bildu ditu Xabier Susperregik eta Andoni Odriozolak ilustrazioak egin ditu. Aurten, gainera, edizio digitala ere badu Astralamustrikak:
bibliotecadelasgrandesnaciones.blogspot.com.es. Edizio honetan artista palestinarrek eta sahararrek kolaboratu dute.
Susperregik Sahara eta Palestinako ipuinak jaso ditu Euskal Herriaren
senide izan daitezkeelako; “Biztanleek okupazioa, erbestea eta senideekiko urruntzea pairatu behar dute”.
Hurrengoa Astralamustrika, 2015ean
Heldu den urtean argitaratuko dute hurrengo Astralamustrika, Oiartzungo eta inguruko herri batzuetako abesti zaharren ingurukoa izango da eta Agustin Mendizabalek egingo du.
Astralamustrika bildumaren helburua belaunaldi gazteei gure kultura eta baloreak, eta ahozko zein antzinako tradizioak transmititzea da. Abenduko azken astean banatu zuten ikastetxeetan Susperregiren lana, herriko ikasle bakoitzari liburu bana.